Egiturazko biolentzia, egiturazko indarkeria edo biolentzia estrukturala instituzio sozial eta politikoek eta finean sistema sozioekonomiko batek gizartean eragiten duten zeharkako biolentzia da, gehienetan biolentzia sinboliko moduan agertzen dena, gizarteko klase eta kolektibo batzuek pairatzen duten dominazioan eta injustizian islatzen dena, hala nola desberdintasun ekonomikoak, arrazismoa, genero desberdintasunak, pobrezia, langileen esplotazioa eta alienazioa. Batzuetan ordea, zuzeneko indarkeria gisa ere ager daiteke, errepresio moduan, bereziki egiturazko biolentziaren aurka herritarrak altxatzen direnean.
Egiturazko biolentziaren kontzeptua beste biolentzia batzuekin, bereziki disidentziatik garatzen den biolentzia zuzenarekin, duen erlazioa nabarmentzeko erabili izan da. Botere politikoaren aldetik disidentziaren biolentzia terrorismo gisa izendatzeko joera garbiaren aurka, pentsamendu alternatiboak disidenteen biolentzia egiturazko biolentziaren erreakzio gisa ulertzen da, disidenteen biolentzia egiturazko biolentziaren magmaren txinpartak baino ez direla baieztatuz. Biolentzia guztiak salatzen dituen bakezaletasun inozoaren alternatiba moduan, aldi berean bakea eta justizia aldarrikatzen dituen ikuspegia behar-beharrezkoa da.
Eiturzko biolentziaren terminoa Johan Galtung norvegiar soziologoak garatu zuen 1969 urtean, "Violence, Peace, and Peace Research" artikuluan.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, structural violence; gaztelaniaz, violencia estructural.
Loturiko artikuluak
Moldaera sozialaMoldaera soziala (biologiako moldaera kontzeptutik, hedaduraz) pertsona edo gizatalde bat bere portaera aldatzeko prozesua da, arauak bete eta gizartean integratzeko helburuarekin. Bigarren mailako sozializaziorako mekanismoa da. Moldaera soziala eskatzen…
Egiturazko erreformakPolitika ekonomikoan bereziki baina baita ere arlo sozialean, egiturazko erreformak, egitura-erreformak edo erreforma estrukturalak herrialde edo batasun ekonomiko batean jarduera ekonomikoari buruzko marko erregulatzailean egiten diren aldaketa eta…
Biolentzia sinbolikoaBiolentzia sinbolikoa dominazio egoeretan gauzatzen den zeharkako biolentzia ez fisikoa da, subliminala eta ikusezina, menderatuen aldetik modu normal eta naturalean onartzen dena, orokorrean legitimatua eta beraz egiturazko biolentzia…