Max Weber soziologoari zor zaio dominazio kontzeptuaren azterketa sakonenetakoa. Haren arabera, dominazioa edo mendekotasuna agindu batzuei obedientzia, hots, men egiteko aukera da. Men egite hori ohitura hutsaren emaitza izan…
Biolentzia, indarkeria edo bortxakeria beste pertsona edo izaki bizidun baten aurkako erasoa edo indarraren erabilera da, nabaria zein ezkutukoa (ikus, biolentzia sinbolikoa), fisikoa zein mental edo emozionala, indibiduala zein kolektiboa, biolentzia pairatzen duten pertsonengandik, biktimengandik alegia, haiek askatasunez onartzen ez duten zerbait eskuratzea helburu duena edo besterik gabe min egitea bilatzen duena. Gizarte harreman mota bat dela ere esan daiteke, biolentzia ekintza edo egoera orotan bi alde bereizten baitira: biktima, biolentzia pairatzen duena, eta biktimarioa, biolentzia burutzen duena. Hala ere, harreman hori guztiz asimetrikoa da: biktimarioa subjektu aktiboa da, eta biktima berriz, subjektu pasiboa, objektu huts bat. Ildo horretatik ere definitu izan da biolentzia, pertsona baten subjektibitatea ukatzen den egoera moduan. Harremanezko beste ikuspegi baten arabera, biolentzia botere-harreman mota bat da, biktimarengan mina, sufrimendua, kaltera edo besterik gabe dominazioa eragiten dituena. Botere-harreman baten funtsezko osagaia denean, biolentzia estrukturalaren kasuan alegia, hartzen du biolentziak bere izaera instrumental behinena, orduan azaltzen da argi eta garbi biolentzia tresna gisa. Beste alde batetik, ordea, bada baita ere biolentzia erreaktibo bat, biktimak garatzen duena defentsa mekanismo gisa. Biolentzia mota desberdinen arteko korrelazioak finean argi uzten duena da biolentzia fenomeno politikoa dela, eta politikotasun horretatik kudeatzen da gizartean: boterearen aldetik estatuaren biolentzia legitimizatuz, eta zapalduaren biolentzia gaitzetsiz eta zigortuz.
Erreferentziak
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.