Genero-indarkeria
Genero-indarkeria beste pertsona baten aurka burutzen den indarkeria edo biolentzia sexista da, haren sexu edo generoarekiko gorroto, herra edo intolerantziagatik eta dominazio-posizio batetik burutzen dena, fisikoa nahiz psikikoa, eremu publiko batean nahiz pribatuan gertatzen dena. Kasu gehien-gehienetan, emakumeek pairatzen duten indarkeria da, gizartean egundaino nagusitu den eta askotan nagusitzen ari den patriarkatua dela medio. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, violencia de género.