Bigarren Industria Iraultza


KategoriakHistoria

Bigarren Industria Iraultza 1870tik XX. mendearen erdialdera arte Mendebaldean izan zen garapen industrial handiko aldi historikoa izan zen. Lehen Industria Iraultzan bezalaxe, aurrerapen teknologikoak eta energia-iturri berriak izan ziren industria-garapenaren aldi hau bultzatu zutenak, hala nola altzairuaren ekoizpen masibo eta merkea, Bessemer bihurgailuen bitartez, petrolioaren ustiapena, elektrizitatea eta errekuntza-motorra. Berrikuntza horien ondorioz, industria-sektore berriak garatu ziren hala nola automozioa eta industria kimikoa. Garraiobideetan, aipagarria da aldi horretan zehar trenbideak munduzabalean izan zuen garapen itzela. Garapen industriala bultzatu zuten beste faktore edo eragile garrantzitsuak taylorismo edo lanaren antolakuntza zientifikoa eta fordismoa edo kateko produkzioa.

Ikus, gainera

197 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.