Fordismoa


KategoriakEnpresa

Fordismoa (Henry Ford enpresaburuaren eponimoa) masa-produkzioan ekoizkortasuna handitzearren muntatze-kateetan ezarritako sistema eta kontrol zorrotza da, hala nola lanaren zatiketa xehea eta langileari erritmo etengabea ezartzen dioten kate mugikorrak. Taylorismoaren printzipioetan oinarritzen bada ere, fordismoak masa-produkzioa du helburu.  Masa-produkzioak masa-kontsumoa behar duenez, behar beharrezkoa produktuak kostu merkean ekoiztea, kontsumitzaileek erosi ahal izateko, eta horretarako produktuaren estandarizazioa eta kostuen murrizketa, muntatze-kateetan lana azkartuz. Henry Ford enpresaburuak aplikatu zuen XX. mendeko lehen hamarkadetan bere lantegietan, Model T autoa ekoizteko. Lortutako kostu-murrizketari esker,  klase ertaineko familiek eros zezaketen prezioan saldu zuen autoa, modelo estandarrean, guzti-guztiak berdinak. Fordismoa, taylorismoarekin batera, kudeaketa-eredu nagusia izan zen 1970eko hamarkadara arte. Fordismoaren gainbehera ekoizpen-teknologia berriek ekarri zuten, hala nola ekoizpenaren automatizazioak, ekoizpen malguak eta informazio-teknologia berriek. Horren ondoren nagusitu diren ereduak postfordismoaren kategorian bildu izan dira. Neofordismoa, berriz, produktu berezituen serieko ekoizpenak ekarritako kudeaketa-eredu berritua litzateke, fordismoaren printzipioetan oinarritua.

237 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.