Bessemer bihurgailua Henry Bessemer metalurgiko britainiarrak 1855ean altzairua era masibo eta merkean ekoizteko gailu metalurgikoa da, kubeta edo ontzi motakoa, non hara metal urtua isuriz, labe garai batetik esaterako, eta azpitik sartutako haizearen bitartez fusioa areagotu egiten den, metal urtua dituen ezpurutasun edo baztertu nahi diren gaiak oxidatuz, horrela altzairua eskuratzeko. Bessemer bihurgailuaren prozedura antzinatik ezaguna bazen ere, Bessemer bihurgailuak altzairu kopuru handitan eta kostu merkean ekoiztea ahalbidetu zuen, labe garaien aldean. Horrela, Bessemer bihurgailua Bigarren Industria Iraultzaren garapenerako funtsezko teknologia bilakatu zen. Eragozpen gisa, Bessemer bihurgailura burdin ez fosforikoa, fosforo kopuru txikia duen burdin minerala alegia, sartu behar zen; mineralak fosforo kopuru handia zuen kasuetarako egokiagoa izan zen urte batzuk beranduago garatu zen Thomas bihurgailua. Hain zuzen ere, XIX. mendetik bereziki Bizkaiko meategietatik ateratako burdina ez fosforikoa zen, Europako beste meategietan bezala; horri eta Bessemer bihurgailuari esker, Bizkaian burdin-industria handia garatu XIX. mendean, burdina Europako beste herrialdeetara ere esportatu egiten zuena.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Puntako teknologia (goi-teknologia)Puntako teknologia, goi-teknologia edo goi mailako teknologia une historiko batean teknologia aurreratuena izendatzeko erabiltzen den esamoldea da, azken aurkikuntza zientifiko eta teknikoetan oinarritzen dena, eta industria gutxi batzuetan…
Teknologia inbasiboaTeknologia inbasibo esamoldeak bi adiera desberdin ditu: alde batetik, medikuntzan, azaletik edo ahotik edo beste zulo batetik gorputz barnera sartuz garatzen diren prozedura esperimental, diagnostiko edo terapeutikoak dira;…
Teknologia disruptiboaTeknologia disruptiboa edo berrikuntza disruptiboa dagokion aplikazio eremuan erabiltzen diren beste teknologia gehienak epe laburrera zaharkituta uzten dituen teknologia da. Adibide garbiena smartphone edo telefono adimenduna izan zen,…