Konskripzioa, soldadutza eta soldaduska ere deitua, (latinezko conscriptus hitzetik, "soldaduen zerrendan dagoena") estatu bati herritarrek egin beharreko zerbitzu militarra da, gehienetan soldadu huts moduan. Konskriptoak soldadu gisa zerbitzu…
Labe garaia burdin-minerala urtu eta burdinaren arrabio deitzen den aldaera ekoizteko erabiltzen den instalakuntza siderurgikoa da, dorre garai edo altu erako (hortik garai adjektiboa) labe gisa funtzionatzen duena. Labe garaiak bere oinarrian sartzen den erregaiari (ikatz minerala) eta airearen sarrera zabalari esker labe baxu primitiboak baino tenperatura altuagoak lortzen ditu, minerala hobeto murriztu edo oxidoak kenduz eta horrela burdina garbiagoa ekoitziz horrela. Antzinako txinatarrek ezagutzen zuten teknologia izan arren, bereziki Industria Iraultza garaian garatu ziren, meategiko ikatzaren ekoizpena handitu eta horren deribatua den kokea, labe garaietako erregaia, masiboki erabiltzen hasi zenean. Burdinaren ekoizpena handitu eta horren kalitatea hobetu egin zen labe garaiei esker, garatzen ari zen industriaren beharrak asetzeko.
Beste hizkuntzetan: gazteleraz, alto horno.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.