Marketinean, asebeharrak edo beharrizanak kontsumitzaile batek sentitzen dituen gabeziak dira, zerbait eduki edo egitekoa, harengan gabezia hori hori asebetetzeko desira sorrarazten duena. Asebeharrei atxikita agertzen dira gogobetetze-maila…
Asebeharra, nahia eta eskaria, ordena horretan, negozio-aukerak identifikatu eta marketin jarduera oinarritzeko funtzeko hiru elementu dira.
Asebeharra -ikus, asebeharrak (marketina)- pertsona batek hautematen duen gabetasuna da, nolabait asetu nahi duena, behar hori nola eta zerekin beteko duen zehaztu gabe. Marketin prozesua abiarazten duen elementua da; izan ere, beharrik gabe, ez lirateke izango ez ekonomia ez negozio eta ez marketin jarduerarik. Denetariko beharrak dira, baina funtsean oinarrizko beharrak edo behar fisiologikoak, segurtasunezkoa, harreman sozialetarako beharrak, beseen estimu beharrak eta autorrealizazioa bereizten dira, Maslow piramidean zehaztu bezala. Adibide gisa, beharrak dira gosea, lagunak egitekoa edo bidaiatzekoa.
Nahia -ikus, desira, nahiera edo gogoa marketinean- beharra betetze aldera pertsonarengan zerbait eskuratu edo gozatzeko borondate zehatza. Adibidez, gosea asetzeko pertsonaren txokolatea jateko nahia piztu daiteke.
Eskaria sortzen da nahia sendotu eta hura une jakin batean betetzeko erabakia hartzen denean. Eskaria garatzerakoan funtsezkoa da ahalmen ekonomikoa, baina baita ere marketin jarduerak, nahia eskari bihurtzera bultzatuz.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, needs, wishes and demands; gaztelaniaz, necesidad, deseo y demanda.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.