Maslowen piramidea


KategoriakPsikologia

Maslowen piramidea edo Maslow piramidea Abraham Maslow psikologoak 1940ko hamarkadan proposaturiko giza motibazio eta beharrizanei buruzko teoria eta eredu bat da, motibazio horietan lehentasun-mailak edo eskema hierarkikoa ezartzen duena, piramide bateko mailen antzera. Maslowen arabera, gizakiaren motibazioak haren beharrizanen asetzea du helburu, eta hala bost beharrizan mota bereizten ditu:

maslow_piramidea

Lehentasuna duten beharrizanak dira gizabanakoak lehenbizi bete nahi dituenak; piramidearen gailurrean, aurrekoak lortuta, autoerrealizazioa bilatzen du.

  1. Beharrizan fisiologikoak (janaria, aterpea, ...)
  2. Segurtasun-beharrizanak (beldurrik gabe bizitzea, ...)
  3. Atxikimendua, maitasuna eta beste gizarte harremanetarako beharrizanak.
  4. Estimua eta autoestimua.
  5. Autorrealizazioa.

 

Maila beheragoko beharrizan batek lehentasuna du maila goragoko beste bati buruz. Hala, pertsona batek beharrizan fisiologikoak bete gabe baditu, eta aldi berean gizarte harreman beteagoak izateko beharra sentitzen badu, bere motibazio nagusia beharrizan fisiologikoak betetzea izango da, beharrizan fisiologikoek lehentasun handiagoa dutelako. Halaber, lehen lau mailetako beharrak urritasun-beharrak (deficiency needs) dira, behar horien gabeziak tentsioa sortzen duelako gugan, baina haietarako motibazioa eten egiten da beharrizana bete eta gero. Gratifikazioa litzateke goragoko beharrizan batera pasatzeko motibazioa, aurrekoak bete eta gero. Autorrealizazioa, berriz, piramidearen gailurrean, behar berezia litzateke aurrekoen aldean; nork bere ahalmen guztiak garatzearekin dago loturik, norberaren hazkunde pertsonalarekin (growth need),  eta mugarik gabekoa litzateke, bete ondoren motibatzen jarraitzen duenez.

Maslow piramidearen teoriak eragin zabala izan du.  Bereziki enpresaren kudeaketan, zuzendariei langileei autorrealizazio-beharrak asetzeko gomendatu zaie teoria horretan oinarrituta, aurreko beharrizanak betetzen doazen heinean, horretarako langileen parte-hartzea sustatuz esaterako. Hala eta guztiz ere, Maslow piramidea sarri kritikatua izan da ebidentzia enpirikorik ez izateagatik, bereziki beharrizanei ezarritako lehentasunari zein piramidearen ereduari berari dagokionean.

Irudiak

Hemen, PDF formatoan,  duzu erresoluzio handiko irudia Maslow piramideari buruz.

Ikus, gainera

387 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.