Kontrol-aldagaia


KategoriakEstatistika

Esperimentuen diseinuan, kontrol-aldagaia esperimentuan zehar konstante atxikitzen den aldagaia da, aldagai dependentearen eta independentearen (tratamenduen eta erantzunaren)  arteko erlazioa ez desitxuratzeko. Kontrol-aldagaiek esperimentuko datuen aldakortasuna murrizten dute gainera, emaitza fidagarriagoak izatera darama. Kontrol-aldagaitzat ikerkuntzan interesekoak ez diren aldagaiak hartzen dira. Adibidez, landare baten hazkuntzan ureztatzeak duen eragina aztertu nahi badugu, ur kantitate ezberdinekin landare batzuk ureztatuz, landare guztiak hazten diren inguruko tenperatura konstante atxikitzen bada, tenperatura kontrol-aldagai dela esaten da.

Ikus, gainera

  • Kontrol-taldea (esperimentuen diseinuko beste kontzeptu bat, guztiz ezberdina dena)
171 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.