Behaketa-ikerketak edo behaketazko ikerketak informazioa errealitatetik zuzenean hartzen duten ikerketak dira (ikus gainera, behaketa), errealitate horretan eskuhartzerik gabe edota ahalik eta eskuhartze txikienarekin, saiakuntza edo esperimentazioa burutu gabe. Saiakuntzaren aldean, behaketa ikerketak ikertzaileak kontrol-aldagaiak edo aldagai independenteak kontrolatu ezin dituelako justifikatzen dira, edota kontrol-aldagai horiek aplikatzea zilegitzat edo komenigarritzat jotzen ez delako. Adibidez, pertsonengan dietak duen eragina aztertu nahi denean, ezinezkotzat hartzen da pertsona talde bati epe luzean dieta jakin batzuk betearaztea, gero dieta horren ondorioak aztertzeko; aukera moduan, jadanik eta euren kabuz dieta jakina jarraitzen duten pertsonak behatu egiten dira, eta hortik behaketa-ikerketa hitza, dieta horien eraginak aztertzeko.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, observational studies; gaztelaniaz, estudios observacionales.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Luzetarako ikerketak (ikerketa longitudinalak)Luzetarako ikerketa edo ikerketa longitudinalak aurrez aukeraturiko behaketa-unitate berdinen gainean (gizabanako, animaliak, eskolak, enpresak, ...) aldi batzuetan zehar jasotako datuetan oinarritzen den behaketa-ikerketa mota bat da, adibidez gaixo talde…
Behaketa-orriaBehaketa-orria edo behaketa fitxa pertsona, izaki bizidun, gauza, toki, gertaera edo egoera bati buruzko informazio eta datu bilketa homogeneoa, sistematikoa eta indibidualizatua egiteko erabiltzen den tresna da, gehienetan…
Kontrol-ikerketakKontrol-ikerketak parametro edo aldagai baten balioak manipulatu edo aldatu egiten diren ikerketak dira, parametro edo balio haien aldaketak ikertzen den aldagaia nola eragiten duen aztertzeko. Ikus, gainera Kontrol-taldea…