Balidazio gurutzatua


KategoriakEstatistika

Balidazio gurutzatua, balioztapen gurutzatua edo baliozkotze gurutzatua eredu baten balidazioa, datuetarako egokitasuna eta iragarpenerako fidagarritasuna alegia, aztertzeko metodo estatistikoa da. Balidazio gurutzatuzko hainbat metodo dauden arren, orokorrean esan daiteke balidazio gurutzatuak datu multzoa bi ataletan banatu, eta atal bateko datuak (training data edo ikaskuntzarako datuak) harturik eredu estatistikoa estimatu eta beste ataleko datuetan (validation data edo balidazio-datuak) iragarpenak egiteko erabiltzen du, iragarpen horiek atal horietako datu historikoekin alderatuz ereduaren doikuntzaren egokitasuna (sortutako errore orokorraren neurri bat) zehazteko azkenik. Datu-banaketa modu desberdinetara burutuz, ereduaren zehaztapen desberdinak eskuratzen dira, eta haietatik errore txikiena sorrarazten duena aukeratzen da iragarpenak egiteko.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, cross validation; gaztelaniaz, validación cruzada.

199 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.