Azpikultura


KategoriakSoziologia

Ikuspuntu deskribatzaile batetik, azpikulturak estetika eta zaletasun berezi partekatuak dituzten taldeak dira, gehienetan gazte jendeak osaturikoak, adibidez punk eta heavy azpikulturak (musikaren inguruan), gotikoak (janzkeraren inguruan batik bat) eta skate eta surf azpikulturak (kirolaren inguruan). Jatorrian, azpikultura terminoa 1950eko hamarkadan Chicagoko eskolako soziologo zenbaitek delinkuentziari buruz egindako ikerketen baitan asmatutako kontzeptua izan zen, delinkuente-taldeen kulturak izendatzeko, beraz marjinalitatean kokatu zen kontzeptua. Aurrerago, 1970eko hamarkadan, cultural studies direlakoetan, kontzeptua zabaldu egin zen, eta kultura menderatzaile eta  hegemonikoaren aurkako erresistentzia kulturalen ikuspuntutik aztertu zen; definizio berri horren arabera, kultura menderatzailearen adierazpenak gainditu eta horiei aurre egiteko, jokabide, arau, balio, hizkera eta erritu propio berezien multzoa litzateke azpikultura, maiz adin, etnia, lanbide, klase sozial, erlijio, bizimodu eta zaletasun jakinen inguruan.

XX. mendearen bukaeratik, ordea, azpikulturak eredu kultural nagusiaren aurkako oposizio eta erresistentziarekin lotzeari utzi (oso nabarmena dena surfaren eta manga eta animearen inguruko azpikulturetan, adibidez) eta azpikulturaren definizioan indibidualtasuna eta interes pertsonalak nabarmentzen dituzten definizio berriak plazaratu dira.12 Nolanahi ere, egon badaude, kultura nagusiarekin talka egiten duten azpikulturak ere, kontrakulturak alegia, kultura menderatzailearekin gatazka-harremana dutenak.

Ikus, gainera

Erreferentziak

1.
García Naharro F. Cultura, subcultura, contracultura. Movida y cambio social (1975-1985). Coetánea. 2012:301-310. https://dialnet.unirioja.es/descarga/articulo/4052246.pdf.
2.
Hebdige D. Subculture: The Meaning of Style. Routledge; 1979.
320 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.