Igurikimenak (ekonomia)


KategoriakEkonomia

Igurikimen ekonomikoak eragile ekonomikoek, hala nola familiak eta enpresak, ekonomiaren geroko bilakaerari buruz egiten dituzten aurreikuspenak dira, euren erabaki ekonomikoak baldintzatu egiten dituztenak. Etorkizunerako igurikimen ekonomikoek guztiz eragiten dituzte eragile baten erabaki ekonomikoak; adibidez, enpresa batek hurrengo urteetarako igurikimen negatiboak baditu, atzera botako ditu inbertitzeko zituen asmoak, datorren krisira hobeto moldatzeko. Hala, igurikimen ekonomikoak iragarpen autobeteak direla esan daiteke, igurikimenak txarrak badira, enpresen inbertsioek eta familien kontsumoak behera egin eta ekonomia okerrera eramaten dute. Horregatik, ohikoa da estatuek igurikimen ekonomikoei buruzko adierazleak jasotzea (kontsumitzaiuleen konfiantza, ...), koiunturak aurreratu eta haietarako politika makroekonomikoak diseinatzeko.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, expectativas económicas.

Ikus, gainera

192 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.