Eszenatokiak (prospektiba)


KategoriakEkonomia

Agian, arte eszenikoen testuinguruan, agertokiari buruz bilatzen ari zinen.

Prospektiban, eszenatoki, eszenario edo agertokia estatu, eskualde, erakunde edo orokorrean sistema batean elkar loturik dauden aldagaiei buruzko aurresan-multzo egituratu bat da, sistemaren etorkizuneko egoera eta bilakaera orokorra azaltzen dituena, horren ondorioak aztertu eta beharrezko erabakiak har daitezen. Eszenatokien beste ezaugarri garrantzitsua bat bere aniztasuna da: eszenatokiak ez dira inoiz bakarrik aztertzen, beste eszenatoki batzuekin batera baizik, eszenatoki guztiek dakartzaten ondorioak eta erabakiak alderatzeko. Beraz, inoiz ez dago eszenatoki bakar bat, beti eszenatoki anitz eratuko dira, etorkizunean gauzatu daitezkeen aukera guztiak zabaltzeko.

Ekonomian, adibidez, hurrengo urte bateko eszenatoki makroekonomikoa osatzea, izatekoak diren hazkunde ekonomikoa, inflazioa, langabezia, kontsumoa, inbertsioa eta bara zehaztuz, ezinbestekoa da aurrekontu publikoak behar bezala proposatzeko.

209 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.