Aurresanak (predikzioak)


KategoriakEstatistika

Aurresana edo predikzioa geroko gertaera edo bilakaera bati buruz arrazionalki egiten den proposizioa da. Aurresanak egiteko teknika bi sailetan banatzen dira bereziki: teknika kuantitatiboak, gehienetan estatistikan oinarrituak, eta teknika kualitatiboak, hala nola adituen panelak (ikus, Delphi metodoa), non adituen iritzi subjektiboak jaso eta ebaluatzen diren etorkizuneko gertaera bati buruz. Edonola ere, aurresanak aurreikuspenetatik bereizi behar dira: aurresanetan etorkizunean izatekoa den gertaera bat besterik gabe aurreratzen den bitartean; aurreikuspenetan, fenomeno bati buruzko informazioa era zabalagoan aurreratzen dira,  horrekin batera gertaera horretan eragiteko neurriak hartuz (adibidez, biharko tenperatura aurresan egiten da, baina datorren urteko salmentak aurreikusi egiten dira, salmenta horietan eragin dezakegunez).

Beste hizkuntzetan: ingelesez, prediction; gaztelaniaz, predicción.

Aipuak

  • "Etorkizuna aurresateko mode onena hura asmatzea da." - Alan Kay

Ikus, gainera

213 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.