Askatasun ekonomikoa gizabanakoek
merkatu libreko esparru batean enpresa ekimenak abiarazi eta jarduera ekonomikoak garatzeko duten eskubidea da. Esparru ekomiko libre horretan, eskaintzaren eta eskariaren indarrak izan behar dira, funtsean, prezioak ezarriko dituztenak, jabetza pribatua errespetatu eta bermatuko duen eta eragile ekonomikoen arteko gatazkak konponduko dituen esparru politiko batekin batera. Askatasun ekonomikoa bateragarria da ekonomian esku hartzen duen gizarte-estatu batekin, haren akatsei konponbidea eman eta merkatu libreko sisteman sor daitezkeen disfuntzioak zuzentzeko, bai eta bere burua autofinantzatzeko ere, zerga-bilketaren bidez, bere zereginei eutsi eta ongizate-estatua garatzeko. Hala ere, ohikoa da desadostasunak egotea estatuak maila horietan duen esku-hartze mailari dagokionez. Zentzu horretan,
liberalismo ekonomikoa askatasun ekonomikoa eta merkatu askea defendatzen dituen doktrina bezala ikusten da, estatuaren erregulazio eta
interbentzionismoaren eta
planifikatutako ekonomien aurka.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, libertad económica.
Loturiko artikuluak
Egonkortasun ekonomikoaEgonkortasun ekonomikoa edo egonkortasun makroekonomikoa herrialde edo eskualde bateko aldagai makroekonomiko nagusiak gorabehera handirik gabe bilakatu eta elkarren artean orekan daudenean gertatzen den egoera da. Hain zuzen ere,…
Mirari ekonomikoaMirari ekonomikoa herrialde edo eskualde batean gertatzen den susperraldi ekonomiko, bereziki susperraldi hori eredugarria denean eta oinarri zailetatik eta oztopoak gaindituz gertatu denean. Mirari ekonomikotzat hartzen dira adibidez…
Merkatu-ekonomiaMerkatu-ekonomia edo merkatuko ekonomia agente ekonomikoek euren erabaki askeekin (ikus, merkatu askea) ondasun guztien prezioak eta ekoizpenak finkatzen dituzten sistema ekonomikoa da, haiek osatutako eskariaren eta eskaintzaren arteko…