Arrazoi instrumentala


KategoriakFilosofia

Ikus arrazionaltasun instrumentala kontzeptuaren beste azalpen bat izateko.

Arrazoi instrumentala edo arrazoimen instrumentala helburuak lortzea eta utilitatea maximotzea lehenesten dituen pentsamendu mota da, objektuak, ekintzak eta jokabideak zertarako balio duten, preseski lortu nahi denerako balio duten, etengabe pentsatzen duena. Gizarte industrialetan gailendu den arrazoi mota da, teknologiaren bitartez, efizientzia eta produktibitatea bilatzen dituena, eta arrazoi objektiboaren egiaren irizpidea alde batera uzten duena. Bereziki Frankfurteko eskolatik landu den kontzeptua da, kritikatuz arrazoi instrumentala guztiz erredukzionista dela, errealitatea bilatzen diren helburuen arabera baino hartzen ez duena. Frankfurteko eskolako teorikoen arabera, arrazoi instrumentalak erabateko zatiketa ezartzen du objektuaren eta subjektuaren artean, errealitatea erabat reifikatu egiten baitu, subjektuari objektua aldatzeko aukerarik gabe utziz. Areago, arrazoi instrumentala izan da naturaren ustiapen neurrigabea eta gizakiaren zapalkuntza eta dominazioa ekarri dituena, autonomiaren eta askatasunaren aldeko arrazoi kritikoaren kaltetan.

233 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.