Ikus arrazionaltasun instrumentala kontzeptuaren beste azalpen bat izateko. Arrazoi instrumentala helburuak lortzea eta utilitatea maximotzea lehenesten dituen pentsamendu mota da, objektuak, ekintzak eta jokabideak zertarako balio duten, preseski…

Arrazoi autorreflexiboa edo autogogoetatsua norberaren pentsamenduari buruz egiten den gogoeta kontziente eta kritikoa da, pentsamendu horren balio orokorrari nahiz, zehazkiago, pentsatzeko jarduera oinarritzen duten oinarri, printzipio, teoria eta metodoei dagokienez, bai norbanakoaren mailan, bai maila kolektiboan, ikuspegi filosofiko eszeptiko batetik, edozein pentsamendu motari aplika dakiokeena, hala nola pentsamendu filosofikoari berari zein jarduera zientifikoetan garatzen den ezagutza-jarduera aplikatuari. Haratago, arrazoi autoerreflexiboak bere baitan hartzen du ezagutza-jarduera zergatik eta zertarako pentsatu eta garatzen den, zer interes eta helbururekin.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.