Arrazionaltasun instrumentala aurrez ezarritako helburuen betetze-maila baliozkotasun-irizpide nagusitzat hartzen duen arrazionaltasun mota da. Aldi berean eta ondorio gisa, helburuen ezarpena, eta beraz errealitatearen eraldaketa, sustazen dituen planteamendua da. Horrela, bereziki kapitalismoan zehar garatutako arrazionaltasuna izan da (enpresa kapitalista da, hain zuzen, arrazionaltasun teleologikoaren eremu garbiena, helburutzat mozkina harturik), natura gizakiaren mesedetan jarri duena guztiz, behaketa hutsa, eta finean jakinmina eta txundidura bigarren maila batean uzten dituena.
Loturiko artikuluak
Arrazionaltasun mugatuaArrazionaltasun mugatua indibiduoen portaera ekonomiko errealari buruzko ikuspuntu alternatiboa da, homo economicus figura ukatzen duena, alegia ekonomia neoklasikoak agente ekonomikoek mozkina maximotzeko helburuaren alde erabateko arrazionaltasunez eta orokorrean…
-
Teleologia eta teleologikoaFilosofian, teleologia fenomeno bat horren helburuei begira azaltzen saiatzea da. Azalpen teleologikoa ematean, fenomenoak xedea duela irizten da, zergaiti edo arrazoi bat, eta beraz asmo bati jarraiki sortu…