A priori ezagutza eta a posteriori ezagutza epistemologia ezagutza motak sailkatzeko erabiltzen diren kategoriak dira. A priori ezagutza (literalki "aldez aurretikoa") arrazoimen hutsean oinarrituta eratortzen den ezagutza mota da, esperientzia erabili gabe sortu eta gertatzen dena. A posteriori ezagutza berriz (literalki "ondorengoa"), esperientzian oinarritzen dena da, Kanten terminologian intuizio sentikorrean oinarritzen dena. A priori eta a posteriori ezagutzen arteko bereizketa egin zuten filosofoen artean David Hume eta Immanuel Kant daude.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Esperientzia (filosofia, epistemologia)Filosofian, eta zehatzago epistemologian, esperientzia ezagutza enpirikoa da, zentzumenetatik sentsazioen bitartez datorkiguna. Hala ere, esperientzia ez da sentsazio soila, baizik eta haratago doa, sentsazioak modu aktiboan jasotzen baititu,…
Ezagutza deklaratiboa eta prozedura-ezagutzaEzagutza deklaratiboa eta prozedura-ezagutza hezkuntza arloan bereizi ohi diren bi ezagutza mota desberdin dira, bataren edo bestearen alde eginda irakaskuntza-ikaskuntza prozesua eta garatu beharreko hezkuntza-paradigma eragiten dituztenak. Ezagutza…
Ezagutza (definizioa)Ezagutza edo jakintza subjektu batek errealitateari buruz dituen errepresentazio edo isladen multzoa da, informazio moduan jasota hainbat kode eta formatotan, eta kognizioaren bitartez prozesatzen dena errepresentazio berriak eratzeko,…