Immanuel Kant (1724-1804) Aro Modernoko filosofo handiena izan zen. Arrazionalismoa eta enpirismoa uztartuz, zer ezagut dezakegun, nola jokatu behar dugun eta bizitzan zer espero behar dugun galderei zorrotz…

Arrazoimena eta adimena (antzinako grezieraz dianoia eta nous; latinez, ratio eta intellectus) gizakiaren ezagumena sailkatu eta bereizteko bi moduak dira. Antzinako Grezian, Platonek dianoia, jakintza diskurtsiboa eta teknikoa, nolabait eratzen joaten dena, eta nous, zuzeneko ezaguera, bereizi zituen. Tomas Akinokoak bereizketa hori onartu eta ratio eta intellectus bereizi zituen: ratioa pentsamendu ordenatua da, intellectus delakoa gauzetatik zuzenean jasotzen den ezagutza da. Arrazionalistek eta enpiristek biak batu, eta ezagutza gizakiaren ahalmen bakar eta osoa zela adierazi zuten. Azkenik, Kantek bereizketa hori berreskuratu baina alderantzikatu egin zuen: arrazoimena (Vernunft) kategoria edo kontzeptu abstaktoei buruzko ezagumena da haren arabera, eta adimena (Verstand) pentsamendu konkretua, zientifikoa, ordenatua.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.