Anbibalentzia (baliobitasuna)


KategoriakPsikologia

Anbibalentzia aurkako bi interpretazio edo ezaugarri dituenaren nolakotasuna da. Adibidez, gaua anbibalentea da gure gizartean, iluaren, arriskuaren eta ezezagunaren denbora baita, baina aldi berean jaiaren eta libertitzearen eremua. Beste adibide bat: "zinemara etorri nahi al duzu?" galdetuta, "tira" erantzuna anbibalentea da, baiezkoa moduan interpretatu daitekeelako, baina baita ere ezezko moduan, zinemara gogo handirik ez duela erakusten duelako. Anbibalentziaren aurkako kontzeptua unibokotasuna lizateke.

Psikologian, anbibalentzia edo baliobitasuna subjektu zatituen ezaugarria da, nortasun, sinesmen, sentimendu, rol eta portaera nahasiak dituzten haienak, bereziki aurkakoak direnean; adibidez, pertsona batek beste batenganako maitasun eta gorroto sentimenduak dituenean. Gizartean gaitzetsi egiten den ezaugarria da; hain zuzen, gizarte modernoak ordena bilatzen baitu,  eta ziurgabea eta aldakorra dena baztertu egiten du. Beraz, subjektuen anbibalentzia baloratzerakoan, aurreiritzi moral eta epistemologikoak alde batera utzi beharko genituzke. Beste alde batetik, subjektuek bere baitako anbibalentzia ezkutatu edo minimotzeko joera dute, disonantzia kognitiboaren menkanismoen bitartez. Psikoanalisian, neurosiak nortasun ezaugarri aurkakoen talka moduan ulertu izan dira, beste alde batetik.

Ohiko anbibalentzia egiaren eta gezurraren, onaren eta txarraren, arrazionalaren eta emozionalaren, bakarti edo itxiaren eta irekiaren artean ezartzen dira askotan. Dualismo edo anbibalentzia ontologiko horiek antzinakoak dira, historian osoan zehar behin eta berriz definitu eta beraz subjektuei esleitu zaizkienak. Horren haritik, batzuen ustez anbibalentzia berezko edo jaiotzetiko joera da, burmuina modulu alboratuetan eratzen zaigunez. Beste alde batetik, bada anbibalentzia soziologikoa, gizartetik ezberdinak eta maiz aurkakoak diren rolak inposatzen zaizkigunean, edota kultura ezberdinetatik edan dugunean.

Erreferentziak

 


Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Anbibalentzia (baliobitasuna)"; Gizapedian, 15 abendua, 2018, /anbibalentzia-baliobitasuna-anbibalentea/.
365 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.