Neurosia edo asaldura neurotikoa gogo-aldartearekin eta antsietatearekin loturiko asaldura psikologiko iraunkorra da. Neurosiaren beste ezaugarri nagusia da, psikotikoa ez izatea da; psikosian ez bezala, neurosian ez da eldarniorik gertatzen eta subjektua bere egoeraren jabe da.1 Neurosiak ez du jatorri fisiologikorik.2 Hala ere, subjektu neurotikoa sufrimendua pairatzen du, eta ezin du bere bizitza normaltasuneaz garatu, arau sozialak errespetatzen dituen arren. Egun, buru-asalduren sailkapen erabilienetatik ezabatua eta gero eta gutxiago erabiltzen den terminoa izan arren, oraindik ere erabiltzen da txosten ugarietan. Psikologiaren historia ulertzeko ezinbesteko kontzeptua da gainera; psikoanalisia eratzeko, adibidez, funtsezkoa izan da neurosien azterketa.3 Neurosien baitan, antsietatearekin, asaldura obsesibo-konpultsiboarekin, fobiekin eta depresioarekin loturiko neurosiak bereizi izan dira.
Erreferentziak
2.
Matsumoto D. Neurosis. In: The Cambridge Dictionary of Physiology. Cambridge; 2009:336-336.
Loturiko artikuluak
-
Ziklotimia eta ziklotimikoakZiklotimia edo nahasmendu ziklotimikoa aldi luzeetan zehar gogo-aldarte depresiboak, normalak eta euforikoak aldizkatu egiten dituen nahasmendu mentala da, nahasmendu bipolarra baino arinagoa, aldi depresibo eta maniakoak izatera heldu gabe…
PerbertsioakPerbertsioa (latinezko perverto aditzetik, euskaraz irauli, suntsitu, usteldu esan nahi duena) a subjektu baten sexu jokabidea edo ekintza da, moralaren aurkakoa. Psikoanalisian zentzu klinikoa du, neurosiarekin eta psikosiarekin…