Anarkia agintaritza zentralik gabeko gizartea da. Adiera arruntean, anarkia kaosarekin eta anabasarekin lotu izan da, anarkian oinarritutako gizarteak posible ez direlakoan, agintaritzarik gabeko gobernua bideragarria ez delakoan. Ideia horren…

Anarkismoa askatasun indibiduala aldarrikatuz eta gizartearen eraketa adostasunez eta autogestioz egin daitekeela baieztatuz, agintea eta boterea, bereziki hierarkikoa, arbuiatzen dituen teoria politikoa da. Aldi berean, praxis politiko iraultzailea ere bada, egun nagusi kapitalismoaren baina halaber agintean oinarritzen diren sistema politiko guztien aurka, maiz ekintza zuzena justifikatuz. Ideologia utopikotzat ere hartu da, gizakien arteko berezko harmonia aldarrikatuz, eta printzipio anarkisten arabera eratutako komunitateak eratu izan direnez, harmonia hori garatze aldera. Politikaz haraindi, anarkismo filosofiko eta literarioa ere bada, ezagutzaren eta artearen oinarriak ukatuz, jarrera eszeptiko baten bitartez eta artean erabateko askatasunez jokatuz. 1
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.