Ekintza zuzena mugimendu iraultzaileetatik euren helburuen alde desobedientzia zibileko ekintzak, sabotajeak eta beste indarkeriazko ekintza batzuk izendatzeko erabiltzen den terminoa da. Ekintza horren helburua da aurkari diren erakundeak, azpiegiturak eta pertsonak zuzenean erasotzea, eta, horrela, elkarrizketarako, negoziaziorako eta akordiorako beste edozein bide ukatzea. Ekintza zuzena planteamendu iraultzaile maximalista batetik abiatu daiteke jatorrian, edota azken aukera ere izan daiteke, porrot egin duen negoziazio-saio baten ondoren.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, acción directa.
Loturiko artikuluak
Ekintza positiboaEkintza positiboa diskriminazioaren aurka eta berdintasunaren alde planteatu, erabaki eta garatu egiten den edozein erabaki, programa edo politika publiko da. Terminoa Estatu Batuetan sortu zen, hasiera batean gutxiengoen…
Amortizazio zuzena eta zeharkakoaAmortizazio zuzena eta amortizazio zeharkakoa ibilgetuko aktiboen amortizazioa kontabilizatzeko bi metodo desberdin dira. Zuzeneko amortizazioaren metodoaren arabera, amortizazioa gastu bezala kontabilizatzen da, baina ibilteguko aktiboaren balioa zuzenean gutxituz.…
Ekintza antropikoaEkintza antropikoa gizakiak egindako eta naturan eragina duen jarduera oro da, hala nola aldaketa klimatikoa, deforestazioa, nekazaritza eta arrantza. Ikus, gainera Antropikoa eta antropogenikoa