Anarkosindikalismoa


KategoriakPolitika

Anarkosindikalismoa sindikalismoaren ikuskera anarkista eta iraultzailea da. Horren arabera, langileen antolakuntza anarkistak, greba orokorraren eta ekintza zuzenaren bitartez, kapitalismoaren suntsitzea eta langile klasearen antolakuntza deszentralizatuaz estatuaren abolizioa ekarriko lituzke. Anarkosindikalismoa Frantzian sortu zen hasiera batean, 1895etik aurrera, Fernand Pelloutier (1867-1901) eskutik. Garai horretan puri-purian zegoen anarkismoaren baitan denetariko jarrerak sortu ziren anarkosindikalismoari buruz: batzuk ikuskera okertzat edo mugatutzat jo zuten bitartean, beste batzuek anarkiara heltzeko bide baliozkotzat hartu zuten eta defendatzaile sutsuenek anarkismoaren ikuskera helduena zela irizten zuten. Bere garapenean zehar, anarkosindikalismoak arrakasta handiena Espainian izan zuen, 1936 urtean milioi bat kide izatera heldu zen CNT (Confederación Nacional del Trabajo) erakunde anarkosindikalistarekin. Espainiako Gerra Zibileko lehenengo hilabeteetan, Kataluniako anarkosindikalistek langileek beraiek kudeatutako industria eta zerbitzuak garatu ziren; anarkosindikalismoaren pasarte horrek bizitza laburra izan zuen, ordea. Errusian, anarkosindikalismoa oso ahulduta atera zen 1917ko Iraultzatik, boltxebikeen errepresio gogorra jasan ondoren, eta desagertu egin zen Alderdi Komunistaren agintea aldarrikatzen zuen leninismoaren nagusitzaren ondorioz.1

Erreferentziak

1.
Ostergaars G. anarcho-syndicalism. In: THE BLACKWELL DICTIONARY OF MODERN SOCIAL THOUGHT. ; 2006:14.
271 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.