Anarkismoa askatasun indibiduala aldarrikatuz eta gizartearen eraketa adostasunez eta autogestioz egin daitekeela baieztatuz, agintea eta boterea, bereziki hierarkikoa eta estatuarena, arbuiatzen dituen teoria filosofiko eta politikoa da. Gehienetan ezker politikoan kokatzen da. Willian Godwin filosofoak 1793an gobernuaren eta estatuaren aurka idatzitako lan bat izan zen anarkismo filosofikoaren abiapuntua. Anarkismoa praxis politiko iraultzailea ere bada, XIX. mendeko langile mugimenduaren baitan garatua, Proudhon, Owen eta Bakunin-en eskutik besteak beste, kapitalismoaren, jabetza pribatuaren eta orokorrean agintean oinarritzen diren sistema politiko guztien aurka, maiz ekintza zuzena justifikatuz. Ideologia utopikotzat ere hartu da, gizakien arteko berezko harmonia aldarrikatuz, eta printzipio anarkisten arabera eratutako komunitateak eratu izan direnez, harmonia hori garatze aldera. Politikaz haraindi, anarkismoa joera filosofiko, artistiko edo literarioa ere bada, ezagutzaren eta artearen oinarriak ukatuz, jarrera eszeptiko baten bitartez eta sormenean erabateko askatasunaren aldekoa. 1
Ikus, gainera
Erreferentziak
Loturiko artikuluak
AnarkiaAnarkia agintaritza zentralik gabeko gizartea da. Adiera arruntean, anarkia kaosarekin eta anabasarekin lotu izan da, anarkian oinarritutako gizarteak posible ez direlakoan, agintaritzarik gabeko gobernua bideragarria ez delakoan. Ideia horren…
Politika prefiguratiboaPolitika prefiguratiboa programa politiko bat praktikan aurreratu eta garatu egiten duten praktika politikoen multzoa da. Bereziki, anarkismoan erabilitako kontzeptua da, ziurgabea den iraultza bati itxaron gabe demokrazia zuzena,…
AnarkosindikalismoaAnarkosindikalismoa sindikalismoaren ikuskera anarkista eta iraultzailea da. Horren arabera, langileen antolakuntza anarkistak, greba orokorraren eta ekintza zuzenaren bitartez, kapitalismoaren suntsitzea eta langile klasearen antolakuntza deszentralizatuaz estatuaren abolizioa ekarriko…