Analisi ekonomiko-finantzarioa enpresako kontabilitate-informazioan oinarrituta egiten diren azterketen multzoa da, enpresaren egoera ekonomikoa (errentagarritasuna edo mozkinak lortzeko ahalmena) zein finantza-oreka (enpresaren inbertsioak eta finantzazioak nola egokitzen diren, zor-obligazioak betetzeko ahalmena) jakiteko.  Azter daiteke era estatikoan, une jakin bateko egoera zein den jakiteko; zein era dinamikoan, azken urteetako egoera ekonomiko eta finantzarioekin alderatuz, behar den kasuetan neurri zuzentzaileak hartu eta hurrengo urteetarako plangintza aurrerako eramateko erabakiak hartzeko asmoz.
Ikasliburu osoa hemen, PDF formatoan. 
Loturiko artikuluak
Analisi diskriminatzaileaBanako elementuak aldez aurretik multzo jakinetan bildurik, aldagai kualitatibo bateko kategorien artean alegia, eta haiei buruzko aldagai azaltzaile batzuk jasota, analisi diskriminatzailearen helburua banako elementu batek zein multzotan izango…
 
 
Analisi marjinalaEnpresan, analisi marjinala erabakiak hartzeko irizpide bat da, zeinaren arabera baliabide edo ekintza baten kostu gehigarriak sorrarazten duen etekin gehigarria neurtzen den. Etekin gehigarria kostu gehigarria baino handiagoa…
 
 
EBITDAEBITDA enpresaren errentagarritasuna aztertzeko ohiko adierazlea da. Ingelesezko Earnings Before Interest, Taxes, Depreciation, and Amortization esamoldetik dator, eta adierazten duen bezala, enpresaren irabaziak dira, baina interesak eta amortizazioak barneratu gabe.…