Enpresa bat finantza-orekan dagoela esaten da, egindako inbertsioak behar bezala finantzatu direnean epe laburrera nahiz luzera, kapital egitura egokiarekin alegia. Enpresak epe luzeko baliabideak beharko du bere aktibo ez korrontea eta bere jardueran une oro behar duen aktibo korrontearen zati bat (ikus, maniobra-funtsa) finantzatzeko, gainerako aktibo korrontea finantzatzeko epe laburreko baliabideekin nahikoa izango duen bitartean. Finantza-orekak beraz, epe labur, ertain eta luzeko zorrak ordaintzeko ahalmena jasotzen du, likidezia eta kaudimena alegia. Finantza-oreka aztertzeko enpresaren analisi ekonomiko-finantzarioa egiten da, ratio finantzarioen bitartez.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, financial balance; gaztelaniaz, equilibrio financiero.
Loturiko artikuluak
Gardenki: Finantza-legeakFinantza-matematikan, finantza-legeak une ezberdinetako kapitalen arteko baliokidetasuna ezartzen duten formulak dira. Adibidez, finantza-lege baten bitartez, egungo kapital batek hemendik bi urtera zenbat balio beharko lukeen jakingo genuke. Gardenki…
Oreka partzialaEkonomian, oreka partziala merkatu edo sektore jakin batean gertatzen den oreka da, beste merkatu edo sektoreen eragina kontuan hartu gabe edota haietan eraginkorrak izan daitezkeen aldagaiak konstante hartuz.
Aurrekontu oreka (aurrekontu orekatua)Aurrekontu-oreka aurrekontu batean sarrerak eta irteerak edo gastuak berdindu egiten diren egoera finantzarioa da, defizit edo superabitik sortu gabe. Aurrekontuan oreka dagoenean, aurrekontu orekatua dagoela esaten da. Egoera…