
Errenta, adina eta mailegua jaso duten ala ez jaso dira bankuko bezeroen artean. Bezero berri baten errenta eta adina jakinik (puntu berdea), analisi diskriminatzailearen bitartez mailegua itzuliko duen ala ez aurresan dezakegu.
Banako elementuak aldez aurretik multzo jakinetan bildurik, aldagai kualitatibo bateko kategorien artean alegia, eta haiei buruzko aldagai azaltzaile batzuk jasota, analisi diskriminatzailearen helburua banako elementu batek zein multzotan izango den aurresatea (diskriminatzea) da, aldagai azaltzaileei buruzko balioak jakinik.
Adibidez, iraganean bezeroei buruz jasotako errenta, adina eta beste aldagaietan oinarrituta, eskatutako mailegua osorik itzuli zuen ere jakinik, analisi diskriminatzailearen bitartez bezero batek mailegua itzuliko duen duen ala ez aurresaten da. Beste adibide bat: gaixo baten adina eta osasun parametroak jakinik, gaixoa sendatuko den ala ez aurresateko erabil daiteke analisi diskriminatzailea, iraganeko gaixoen datuetan oinarrituta.
Loturiko artikuluak
Erregresioa (estatistika)[latexpage] Estatistikan, erregresioa edo erregresio-analisia aldagai dependente batek aldagai independente batekin edo batzuekin duen erlazioaren parametroak zehaztu eta erlazio estatistiko horren ezaugarriak (horien artean, erlazioa zenbateraino den argia,…
Osagai nagusien analisiaOsagai nagusien analisia aldagai anitzeko azterketarako teknika bat da, datuak laburbiltzea bilatzen duena, horretarako osagai nagusi izeneko aldagai berriak sortuz, haiserako aldagaien konbinazio lineal direnak. Lehen osagai nagusia…
Faktore-analisia (analisi faktoriala)Faktore-analisia edo analisi faktoriala, aldagai anitzeko datu-multzo batean aldagai behagarri horiekin loturik dauden aldagai estaliak, faktoreak alegia, hauteman eta aldagai behagarriekin nola lotzen diren zehazten duen teknika estatistikoa da. Osagai…