Akzioak sozietate anonimo  eta beste merkataritza-sozietate batzuen kapital sozialaren zati alikuotak edo kapitalaren zati berdinak dira, eta haiek harpidetuz eta despoltsatuz bazkideak enpresaren jabe bilakatzen dira. Akzioen bitartez bazkideak eskubide ekonomiko eta politikoak eskuratzen ditu sozietatean, hala nola mozkinak eskuratzeko eskubidea dibidenduen bitartez, akzio berriak eskuratzeko eskubidea lehentasunezko harpidetza-eskubideen bidez, eta sozietateko Batzar Orokorretan botoa emateko eskubidea.
Akzioen beste ezaugarri berezi bat, beste merkataritza-sozietateetako partaidetzen aldean, haiek saldu edo orokorrean besterentzeko askatasuna da. Maiz, horretarako baldintza batzuk bete behar badira ere, akzioak burtsa izeneko merkatuan saldu eta erosi egiten dira, eta salerosketa horietan mozkinak eta galerak ere suertatzen dira. Dibidenduengatik nahiz burtsan eskuraturiko mozkinengatik lortuko diren errendimenduak ezagunak ez direnez, akzioak errenta aldakorreko aktiboak direla esaten da.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Kapital higigarriaKapital higigarria zuzeneko errendimendu edo irabaziak eskuratzeko enpresa edo partikular batek dituen diru-gordailu, akzio, balore-titulu, bono, obligazio eta bestelako finantza-inbertsioak dira. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, capital mobiliario.
 
 
Akzio baten balio nominalaAkzio baten balio nominala akzioa harpidetuz bazkideak kapital soziala osatzeko egiten duen ekarpena da, enpresaren kapital soziala akzio kopuruarekin zatituz kalkulatzen dena. Balio nominala (ikus, orokorrean, balio nominala…
 
 
Akzio baten balio intrintsekoaAkzio baten balio intrintsekoa akzio baten balio objektiboa da, hala nola ondare garbia akzio kopuruarekin zatituz (ikus, akzio baten balio teorikoa)  edota akzio horrek une horretatik aurrera eman…