Errenta aldakorreko aktiboak, errenta aldakorreko tituluak edo besterik gabe errenta aldakorra, aurretik ezagutzen ez diren errendimenduak izango dituzten finantza aktiboak edo finantza tituluak dira. Horren aurkakoak errenta finkoko aktiboak dira, errendimendu jakin eta ziurrak dituztenak. Aurkako kontzeptua errenta finkoa da. Errenta aldakorreko aktibo ohikoenak akzioak dira, aurrez ezagutzen ez direlako haiei ateratzen zaizkien errendimenduak, burtsan erosi eta saltzeagatik, haietatik eratortzen diren produktu deribatuetatik, zein dibidenduengatik. Orokorrean errenta aldakorreko aktiboek arrisku handiagoa dute errenta finkokoek baino, hau da, errendimendu eta errentagarritasunak aldakorragoak izaten dira errenta finkoko aktiboetan baino, irabazi handiagoak eta txikiagoak eta baita galerak ere izan ditzaketelako.
Hiztegia: ingelesez, activos de renta variable; ingelesez, equity securities.
Loturiko artikuluak
DibidenduakDibidenduak edo dibidendoak, zehatzago dibidendu aktiboak, enpresa batek bere akziodunei egiten dizkien aldiroko ordainketak dira, enpresak lortutako mozkinetatik, haiek egindako inbertsioa saritzeko, bazkideak kapital sozialean duen partaidetzaren araberakoa,…
Hondar-bizitza (aktiboak)Aktibo baten hondar-bizitza bere bizitza erabilgarria agortzeko falta den denbora da. Beste hizkuntzetan: ingelesez, remaining service life.
AkzioakAkzioak sozietate anonimoen kapitalaren zati alikuotak dira. Akzioen jabeak sozietatearen bazkide bilakatzen dira, horrekin batera eskubide ekonomiko eta politikoak eskuratuz sozietatean, hala nola mozkinak eskuratzeko eskubidea dibidenduen bitartez,…