Aktibo finkoa enpresak bere ekoizpen-prozesuan epe luzera, urtebetetik gorako epe bati begira zehatzago, baliatzen dituen aktiboen multzoa da, hala nola makinak, eraikuntzak, ibilgailuak eta lanabesak. Aktibo zirkulatzailea berriz,…

Aktibo espekulatiboa, espekulazio-aktiboa edo espekulaziozko aktiboa horren prezioaren igoerari buruzko igurikimen ia segurua, izan arrazionala izan irrazionala, duten aktiboa da, hura erosi eta epe batera salduz etekina atera nahian espekulatzaileak erakartzen dituena (ikus, gainera, espekulazioa). Espekulatzaileen erosketa masiboak aktibo horren prezio igoerak sorrarazten ditu, prezio igoera berriak iragarriz eta espekulazioa indartuz horrela. Gurpil zoroa, behin eta berriz elikatuta indartzen doan fenomenoa, eta iragarpen autobetea, prezio igoerari buruzko igurikimenak erosketa bultzatu eta prezioak igoaraziz, dira aktibo espekulatiboa sortzeko oinarrizko mekanismoak, portaera taldekoiarekin batera. Ohiko aktibo espekulatiboak izan dira ondasun higiezinak eta kriptodirua.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.