Psikologia sozialean, portaera taldekoiak edo gregarismoak talde batean bertako pertsona edo animalia gehienek portaera eta jarrera berdina jarraitzeko fenomenoari egiten dio erreferentzia, ez lidergo edo agintza zentral batetik, baizik eta taldeko banakoen artean gertatzen diren interazkioen bitartez. Portaera taldekoia hegaztien saldoa norabide berean hegaldatzen denean, kaleko istiluak gertatzen direnean eta burbuila ekonomikoetan.
Hainbat mekanismo aipatu dira portaera taldekoia azaltzeko, hala nola kutsatze emozionala, mimetismo faziala, ispilu neuronak, arau sozialak, morala, istorio partekatuak, adostasun arrazionala eta informazio-turrustak.1
Beste hizkuntzetan: ingelesez, herd behavior; gaztelaniaz, comportamiento gregario.
Erreferentziak
Loturiko artikuluak
Etologia (definizioa)Etologia animalien portaera aztertzen duen zoologiaren adarra da, haien ingurune eta egoera naturaletan. Animalien portaera laborategian aztertzen duen disziplina, berriz, animalien psikologia da. Nikolaas Tonbergen (1907-1988), Konrad Lorenz (1903-1989)…
-
PortaeraPortaera izaki bizidunen ekintza guztien multzoa da, hala nola mugitzea, elikatzea, eta gizakien kasuan gainera gizakiei dagozkien ekintza eta ahalmenak, hala nola hitz egitea, lan egitea eta pertsonen arteko…