Iragarpen autobetea fenomeno psikologikoa, zeinaren arabera, gertaera bati buruz egindako aurrerapenak edo aurresanak, arrazionala izan ala ez, egitate hori gauzatzea ekartzen duen. Adibide bat banku baten porrota publikoki iragartzen duen ekonomialariarena da, horretarako arrazoi objektiborik ez badago ere, baina iragarpenak berak prebentzio-mugimendu kolektibo bat eragiten du, banku-izua alegia, eta horren ondorioz, bankuko bezeroek aurrezkiak bankutik erretiratzen dituzte, eta horrek bere porrota dakarren. Iragarpen autobeteak askotariko kausa psikologiko eta soziologiko izaten ditu, baina, oro har, igurikimenek gizabanakoen portaera indibidual eta kolektiboarekin du zerikusirik, sarritan gizakiok igurikimen horien arabera jokatzen baitugu. Hezkuntza da iragarpen autobetea gertatzen den eremuetako bat, Pigmalion efektuan eta Golem efektuekin, hurrenez hurren: Pigmalion efektuak igurikimen edo espektatiba handiak dituzten ikasleengan ematen den errendimendu akademiko positiboa adierazten du; Golem efektuak, alderantziz, espektatiba txikiak dituzten ikasleen errendimendu erlatibo eskasa adierazten du.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, self-fulfilling prophecy; gaztelaniaz, profecía autocumplida.
Loturiko artikuluak
Igurikimenak (ekonomia)Igurikimen ekonomikoak eragile ekonomikoek, hala nola familiak eta enpresak, ekonomiaren geroko bilakaerari buruz egiten dituzten aurreikuspenak dira, euren erabaki ekonomikoak baldintzatu egiten dituztenak. Etorkizunerako igurikimen ekonomikoek guztiz eragiten…
Xanpain-efektuaXanpain-efektua egoera berri batean (produktu berria, merkealdiak, denda baten irekiera, ...) kontsumoak izaten duen gorakada fenomenoa da, ondorengo beherakada nabarmearekin batera. Metaforak xanpain botila bat irekitzean ateratzen den…
Pigmalion efektuaPsikologian, Pigmalion efektua edo Pigmalionen efektua pertsona batengan gertuko beste pertsona batek edo inguruneak berak hari buruz dituen iritzi, balorazio, igurikimen edo espektatibek duten eragina da, positiboa edo…