Administrazio zentrala, Espainian ofizialki Estatuko Administrazio Orokorra, bere eskumenak lurralde osoan eta herritar guztientzat garatzen dituzten estatu bateko administrazio edo gobernu-erakundeen multzoa da, hala nola defentsarekin loturiko administrazioa, banku zentrala, Gizarte Segurantza eta interes orokorreko azpiegiturak garatzen dituen administrazioa. Espainian, administrazio zentraleko erakunde nagusiak Ministerioak dira, eta egoitza estatuko hiriburuan dute.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, administración central, Administración General del Estado.
Loturiko artikuluak
Administrazio PublikoakAdministrazio Publikoak, batzuetan singularrean Administrazio Publikoa, edo besterik gabe Administrazioak edo Administrazioa ere deituak, estatuan botere exekutiboa duten eta nortasun juridikoa duten erakunde eta antolakuntzak dira, zerbitzu publikoak…
Politika publikoakPolitika publikoak herrialde bateko gobernuaren ekimenez eta aukera desberdinen artean hark hartutako erabakiz gizarte arazoei irtenbidea eman eta hiritarren ongizatea garatze aldera aurrera eramaten diren ekintza, proiektu eta…
Administrazio zentralaAdministrazio zentrala estatuak jarduera edo eskumen-arlo jakin batean dituen erakunde eta organo kudeatzaile eta exekutibo nagusi eta gorenen multzoa da, bereziki delako arloa deszentralizaturik dagoen kasuetan. Adibide gisa,…