Administrazio zentrala estatuak jarduera edo eskumen-arlo jakin batean dituen erakunde eta organo kudeatzaile eta exekutibo nagusi eta gorenen multzoa da, bereziki delako arloa deszentralizaturik dagoen kasuetan. Adibide gisa, ekonomia arloan udalek eta autonomia erkidegoek eskumenak dituzten arren, administrazio zentrala Ekonomia Ministerioa da, ekonomiaren kudeaketarako irizpide nagusiak finkatzen dituena.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, administración central.
Loturiko artikuluak
Nazionalismo zentrala eta nazionalismo periferikoakNazionalismo zentral eta nazionalismo periferikoak espainiar estatuko nazionalismoak sailkatzeko ezartzen den kategorizazioa da. Bereizketa hori dialektikoa da guztiz, nazionalismo zentrala nazionalismo periferikoen aurka definitu eta garatu egiten baita.…
Administrazio PublikoakAdministrazio Publikoak, batzuetan singularrean Administrazio Publikoa, edo besterik gabe Administrazioak edo Administrazioa ere deituak, estatuan botere exekutiboa duten eta nortasun juridikoa duten erakunde eta antolakuntzak dira, zerbitzu publikoak…
Oinplano zentralaOinplano zentrala eraikin bateko espazio eta haien arteko mugen antolamendu zentral edo simetrikoa da (edo ia zentral edo simetrikoa), puntu edo ardatz baten inguruan, oinplanoaren bistatik ikusita, eta…