Informatikan, tabuladorea testu-prozesadore batean marjinak lerroan zehar tarteka uzteko funtzioa da, maizenik teklatuko TAB teklaren bitartez aktibatzen dena, eta bereziki koadroak eta taulak eratzeko erabiltzen dena. Tabuladoreak eraibli…

Adimen artifiziala ordenagailu, robot eta bestelako gailuek adimentsutzat hartzen diren prozesuak garatzeko duten ahalmena da. Halaber, adimen artifiziala ahalmen hori garatzeko sistema informatikoen multzoa ere bada. Orokorrean, adimen artifiziala prozesu hauek garatzen dituzten sistema bat da: ikaskuntza, arrazoimena edo inferentziak (induktiboak nahiz deduktiboak) garatzeko ahalmena, problemen ebazpena, hautematea eta hizkuntza garatzeko ahalmena.
Adimen artifiziala garatzeko bi ikuspegi desberdin bereizten dira: ikuspegi sinbolikoan, adimen naturala eratzen duen burmuinaren abstrakzioa egin eta adimena islatzen duten sinboloetan oinarritzen da adimen artifiziala garatzeko; konexio-ikuspegitik berriz, burmunieko neurona sistemen emulazioa egiten da adimen artifiziala garatzeko.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.