Adimen anitzak edo adimen anitzen teoria Howard Gardner estatubatuar psikologoak 1983an proposaturiko adimenari buruzko teoria da. Horren arabera, adimena ez da gaitasun kognitiboen multzo bakar eta uniformea, beraien artean loturik dauden ahalmen autonomoen sare bat baizik. Ebatzi beharreko problemaren arabera, ahalmen mota ezberdinak aktibatzen dira, burmuineko leku ezberdinetan kokatuak. Gardner-ek adimen ahalmen hauek bereizi ditu: hizkuntzazkoa, musikala, logiko-matematikoa, gorputzarekin loturikoa, intrapertsonala (nork bere burua ezagutu eta zuzentzeko ahalmena), interpertsonala eta naturalista (ingurumen naturala ezagutu eta horretara egokitzeko ahalmena). 2007 plazaratu zuen Five Mind for the Future lanean berriz, adimen diziplinatua, adimen sintetikoa, adimen sortzailea, begirunezko adimena eta adimen etikoa bereizi zituen.
Loturiko artikuluak
-
Ziklotimia eta ziklotimikoakZiklotimia edo nahasmendu ziklotimikoa aldi luzeetan zehar gogo-aldarte depresiboak, normalak eta euforikoak aldizkatu egiten dituen nahasmendu mentala da, nahasmendu bipolarra baino arinagoa, aldi depresibo eta maniakoak izatera heldu gabe…
Gardenki: Adimen emozionalaAdimen emozionala trebezia sozioemozionalak biltzen dituen termino zabal eta lausoa da, askoren ustez kontzeptu zientifiko bati baino autolaguntzaren modaren inguruan mamitua. Hemen, PDF formatoan, gardenki moduan, duzu adimen…