Turing proba Alan Turing matematikariak (1912-1954) makina batek pertsona baten adimenez jokatzen duen erabakitzeko proposatu zuen proba teorikoa da (ikus, adimen artifiziala). Proba horretan, ikertzaile batek pertsona baten eta makina baten arteko testu bidezko elkarrizketa jarraitu behar du; denbora bat igarota ikertzailea makina eta pertsona bereizteko gai ez bada, makinak proba gainditu egiten duela iritzi eta beraz adimentsua dela esan daiteke. Geroago, adimen artifiziala giza mailara heltzen dela probatzeko test alternatiboak proposatu dira, hala nola Lovelace proba, sormena lantzen duena. Turing probarekiko interesa 2023 urtean piztu zen jendartean ChatGPT eta bestelako adimen artifizialeko sistemak plazaratu zirenean, adibidez ikasle batek aurkeztutako txostena ChatGPT sistemaren bitartez egindakoa zela probatzeko.
Loturiko artikuluak
Konputazionalismoa (informazio-prozesamenduaren teoria)Zientzia kognitiboan, konputazionalismoa edo informazio-prozesamenduaren teoria gogamenak eta hari loturiko prozesuak, hala nola ikaskuntza, oroimena, ...., ordenagailu baten gisan (ikus, ordenagailuaren metafora), informazioa prozesatzeko sistema bezala alegia, jokatzen dutela…
Filosofia analitikoaFilosofia analitikoa XX. mendearen hasieran garatu zen eskola filosofiko zabala da, helburu nagusitzat hizkuntza errealitatea ezagutzeko tresna gisa aztertzea duena. Joera horren ordezkari nagusiak izan ziren George Edward…
Elkarneurgaiztasuna eta elkarneurgarritasuna (filosofia)Filosofian, elkarneurgaiztasuna bi teoria alderatu eta kontrajartzeko ezintasuna adierazten duen ezaugarria da, teoria horiek kontzeptu ezberdinak erabiltzeagatik; hala gertatzen denean, teoriak elkarneurgaitzak direla esaten da. Aurkako kontzeptua elkarneurgarritasuna…