Merkatu gatibua merkatu batean enpresa berrien sarrera eragozten denean gertatzen den egoera da, kontsumitzaileak ekoizle gutxi batzuen produktuak kontsumitzera behartuz, gatibu atxikiz alegia. Enpresa berrien sarrera eragozten duten…

Enpresa batek lehia-abantaila (abantaila konpetitiboa edo abantaila lehiakorra ere deitua) eskuratu duela esaten da, lehiakideek baino errentagarritasun handiagoa lortzeko estrategia garatu duenean, zehatzago bere errentagarritasuna inbertitutako kapitalaren aukera-kostuaren gainetik dagoenean. Beraz, abantaila konpetitiboa enpresak balioa sortu eta eskuratzeko ahalmen diferentzialarekin loturik dago. Abantaila konpetitiboaren kontzeptua Michael Porter kudeaketa-adituak asmatu zuen, 1980an plazaratu zuen Competitive Strategy liburuan. Porter-en arabera, abantaila konpetitiboa eskuratzeko bi iturri daude, bi lehia-estrategia edo estrategia konpetitibo alegia:
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.