Zutabe-diagrama (barra-diagrama)


KategoriakEstatistika

Zutabe-diagrama edo barra-diagrama datu kuantitatiboak, zenbakizko datuak alegia, grafikoki irudikatzeko erabiltzen den diagrama estatistikoa da. Elementu batzuen neurria edo magnitudea  irudikatu nahiz aldagai estatistiko baten balio eta kategorien maiztasun absolutu eta erlatiboak irudikatzeko erabil daiteke

__________________________________________

Zutabe-diagrama, datu gordinak adierazteko

Adibidez, har ditzagun Euskal Herriko hiriburuetako biztanleria:

  • Bilbo, 345.821
  • Gasteiz, 249.176
  • Iruñea, 199.066
  • Donostia,186.665
  • Baiona, 49.207
  • Maule, 8.499
  • Donibane Garazi, 1.580

Adibidean bezalaxe, ohikoa da datuak handienetik txikienera sailkatzea, horien ikuspegi ordenatua izateko.

 

 

 

 

 

 

__________________________________________

Zutabe-diagrama, maiztasunak adierazteko (aldagai kualitatiboa)

Zutabe-diagrama aldagai kualitatibo baten maiztasunak adierazteko erabil daiteke.

Adibidez, ikastaro batean ikasleen jatorria jaso da (G: Gipuzkoa, B: Bizkaia, N: Nafarroa, A: Araba, I: Ipar Euskal Herria):

G,G,B,B,B,N,N,A,I,G,G,N,B,B,B,B,B,G,G,B

Maiztasunak eman ditzagun:

\begin{tabular}{|c|c|c|}  \hline  Jatorria & Ikasleak & \% \\  \hline  \hline  Bizkaia & 9 & \%45\\  Gipuzkoa & 6 & \%30\\  Nafarroa & 3 & \%15\\  Araba & 1 & \%5\\  Ipar Euskal Herria & 1 & \%5\\  \hline  & 20 & 100\\  \hline  \end{tabular}

Hemen ere ohikoa da kategoriak maiztasun handienetik txikienera ordenatzea.

__________________________________________

Zutabe-diagrama, maiztasunak adierazteko (aldagai kuantitatiboa)

Aldagai kuantitatibo diskretu baten maiztasunak irudikatzeko ere erabil daiteke.

Adibidez, 20 ikasleko ikasgela batean ikasle bakoitza aurreko ikasturtetik errepikatutako irakasgai kopuruak jaso dira:

0-1-0-1-1-1-2-3-4-2-2-2-2-2-2-2-3-3-3-0

Maiztasunak eman ditzagun:

\begin{tabular}{|c|c|c|}  \hline  Errepikatutako irakasgaiak & Ikasleak & \% \\  \hline  \hline  0 & 3 & \%15\\  1 & 4 & \%20\\  2 & 8 & \%40\\  3 & 4 & \%20\\  4 & 1 & \%5\\  \hline  & 20 & 100\\  \hline  \end{tabular}

Kasu honetan, aldagaiaren balioak ordenaturik azaldu behar dira, handienetik txikienera (0, 1, 2, 3, 4). Ikusten denez, oro har ikasleek 2 irakasgai errepikatzen dute.

Ikus, gainera

Beste hizkuntzetan: ingelesez, bar plot; gaztelaniaz, diagrama de barras, diagrama de columnas.

402 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.