
Maiztasun-banaketa bat, maiztasun absolutuak (n) eta erlatiboak (f eta F, batekoetan, eta p eta P, portzentajean, agertzen dituena), bakunak (n, f eta p) zein metatuak (N,F eta P).
Maiztasun estatistikoak aldagai estatistiko bateko balioetako bakoitza laginean zenbat aldiz agertzen den adierazten du. Bi motako maiztasun bereizten dira: maiztasun absolutuak balioa zenbat aldiz agertzen den adierazten du, eta maiztasun erlatiboak balio hori agertzen den portzentajea, lagin tamainari buruz.
Adibidez, gela bateko matematikako nota hauek jaso dira: 4-6-8-8-5-5-5-7. 5eko notaren maiztasun absolutua 3 da, eta maiztasun erlatiboa 3/8=%37.5.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Maiztasun-banaketakMaiztasun-banaketak edo maiztasun-taulak datu-multzo batean aldagai estatistiko batek hartzen dituen kategoriak edo balioei dagozkien maiztasunak, absolutuak edo erlatiboak, zehazten dituen taula ordenatu bat da. Labur, maiztasun-taulak datuetan balio…
Zoria eta zorizkotasunaGertaera batek ziurtasun osoz aurreikus ezin daitezkeen emaitza posible zenbait dituenean, zorizkoa dela esaten da, edo zoriz gertatzen dela. Zorizkotasunaren aurreko definizioa prozesu-zorizkotasunari buruzkoa da, aldez aurretik definitzen delako.…
Mikrodatuak eta makrodatuakMikrodatuak ikerketaren oinarrizko unitate edo banakoetatik jasotako datuak dira, zuzenean eta inongo agregazio edo prozesamendurik gabe eskuraturikoak. Makrodatuak, berriz, mikrodatuetatik agregazioz edo prozesamenduz eskuratzen diren informazio-unitateak dira. Adibidez, pertsona…