
Bazter-maiztasunak, gorriz.
Estatistikan, aldagai anitzeko datu-banaketa bati buruz, bazter-maiztasunak aldagai estatistiko baten balioen maiztasunak dira, beste aldagaien balioak kontuan hartu gabe. Bi aldagaiko banaketetan, bazter-maiztasunak datuei dagokien taula gurutzatuko aldagaiko errenkada edo zutabeko maiztasun gurutzatuen baturak dira.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, marginal frequencies; gaztelaniaz, frecuencias marginales.
Loturiko artikuluak
Kontingentzia-taulaKontingentzia-taula bat, taula gurutzatua ere deitua, bi aldagai kategorikoen kategorien konbinazioetarako maiztasunak jasotzen dituzten taula da. Estatistikan, kontingentzia-taulak aldagai kategorikoen arteko asoziazio estatistikoa ikertzeko erabiltzen dira; korrespondentzia-analisiak ere…
Tabulazio gurutzatuaTabulazio gurutzatua bi aldagaiko datuak, kualitatiboak zein kuantitatiboak, sarrera biko taula batean biltzeko prozesua da. Beste hizkuntzetan: ingelesez, cross tabulation; gaztelaniaz, tabulación cruzada. Ikus, gainera Sarrera biko taula…
Sarrera biko taulaSarrera biko taula bi sarrera, balio edo datuei dagokien emaitza azaltzen duen taula bat da. Sarrerak lehenengo zutabean eta errenkadan bilatuz, haiei dagokien ebaki puntuan ezarriko da emaitza.…