Informatikan eta datuei buruz, bihurketa datuak formato batetik beste batera bihurtu edo aldatzeko prozesua da, aplikazio informatiko batek datu horiek irakurri eta prozesatu ahal izateko. Beste hizkuntzetan: ingelesez,…
Zorraren bihurketa edo zorren bihurketa zor jakin bat edo horren obligazioak beste zor batekin (ikus, birfinantzaketa), kapitaleko partaidetzarekin, akzio berriekin alegia, edo bestelako baldintzekin ordeztea da, lehenengo zorra zordunarentzako bestelako obligazioekin edo hartzekodunarentzako bestelako eskubideekin ordeztuz. Bereziki, finantzazio berrirako eragozpenak edo kaudimen eta likidezia arazoak daudenean erabiltzen da. Zorraren bihurketa zor pribatuari nahiz zor publikoari buruzkoa izan daiteke. Zor publikoaren kasuan, zorraren bihurketa inbertsio pribatu, garapen-plan edo ingurumen eta gizarte politiken trukean egin daiteke.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, conversión de deuda.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.