Zor publikoa herrialde bateko Administrazio Publikoek dituzten mailegu eta finantza obligazioen multzoa da. Gehienetan Administrazio Publikoak jaulkitzen dituen epe desberdinetarako letra, bono eta beste tituluek osatzen dute. Administrazio Publikoen defizita finantzatzeko erabil daitezke, sarrera publikoak (zergak, bereziki) gastu publikoa baino handiagoak direnean, baina superatiba dagoenean ere zor publikoa jaulkitzea gobernuentzat interesgarria izan daiteke, interesak baxuak direnean esaterako. Zerga bilketarekin eta ditu jaulkipenekin batera, Administrazio Publikoak finantzatzeko moduetako bat da. Partikularrek, erakundeek eta beste herrialde edo nazioarteko elkarteek har ditzake titulu horiek, interes eta epe jakinekin. Zor publikoa osatzen duten tituluak saldu eta erosi egiten dira bigarren mailako merkatu batean.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, public debt; gaztelaniaz, deuda pública.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Zuzenbide publikoaZuzenbide publikoa estatuaren erakunde politiko nagusiak, administrazio publikoak eta haien arteko harremanak, baita eta hiritarrekiko harremanak, arautzen dituen zuzenbidearen adar nagusia, zuzenbide pribatuari kontrajartzen zaiona. Horren baitan, bi…
Gastu publikoaGastu publikoa administrazio publikoek estatuaren politika publikoak garatu eta herritarren beharrak asetzeko jartzen duten diru kantitatea da, sarrera publikoekin finantzatutakoa, aurrekontu publikoetan ezarritakoaren arabera eta gehienetan urtebeteko epe…
Zor flotatzaileaZor flotatzailea estatuek epe laburrera jaulkitzen duten zor publikoa da, gehienetan epemuga igarota berritu egiten dena bonoak berriz ere jaulkiz. Banku eta inbertitzaile nazionalak izaten dira zor flotatzailearen…