Zor flotatzailea estatuek epe laburrera jaulkitzen duten zor publikoa da, gehienetan epemuga igarota berritu egiten dena bonoak berriz ere jaulkiz. Banku eta inbertitzaile nazionalak izaten dira zor flotatzailearen mailegatzaileak.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, floating debt; gaztelaniaz, deuda flotante.
Loturiko artikuluak
Gastu publikoaGastu publikoa administrazio publikoek estatuaren politika publikoak garatu eta herritarren beharrak asetzeko jartzen duten diru kantitatea da, sarrera publikoekin finantzatutakoa, aurrekontu publikoetan ezarritakoaren arabera eta gehienetan urtebeteko epe…
Zor publikoaZor publikoa herrialde bateko Administrazio Publikoek dituzten mailegu eta finantza obligazioen multzoa da. Gehienetan Administrazio Publikoak jaulkitzen dituen epe desberdinetarako letra, bono eta beste tituluek osatzen dute. Administrazio…
Zor biziaBereziki administrazio publikoetan erabilitako kontzeptua, zor bizia administrazio batek ordaintzeke duen kreditu eta maileguen multzoa da. Espainian, aurreikusitako zorrak eta emandako abalak sartzen dira. Zor bizia sarrera totalen…