Zirkunlokioak


KategoriakPsikologia

Agian perifrasia bilatzen ari zinen. 

Zirkunlokioak, adiera arruntean itzulinguruak eta ingurumariak ere deituak,  pertsona batek zerbait adierazteko behar direnak baino hitz gehiago erabiltzen dituenean gertatzen dira. Dena delakoa ez aipatzeagatik esaten dira, arrunta edo ohikoa den hori saihesteko; beste batzuetan ordea, zerbait intsinuatu, iradoki edo hitz-erdika esateko erabiltzen dira; edo besterik gabe, dena delakoaren izen zehatza gogoratzen ez delako. Adibidez, "irakurtzen ari zaren liburu hori niri ez zitzaidan gustatu", liburuaren izenburua zuzenean aipatu ordez, zirkunlokio bat da. Psikologian, zirkunlokioak erabiltzea afasia eta hizkuntzako beste nahasmenduen sintoma da, subjektuak mingainera hitz edo izena etortzen ez zaionean hartzen duen baliabidea.

191 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.