Erretorikan, perifrasia zerbait itzulinguruka adieraztea da (ikus, gainera, zirkunlokioa), behar direnak baino hitz gehiago erabiliz, maiz adieraziari dagozkion epitetoak baliatuz. Antonomasia eta adynatona perifrasitik eratortzen diren figura erretorikoak dira. Adibide gisa, "billete berdea" dolarra izendatzeko, antonomasiaz eraturiko perifrasia da, baina badira perifrasi luzeagoak ere bereziki olerkigintzan erabiltzen direnak, adibidez, "bihotza hautsi zidan emakume hura, ...". Perifrasiaren helburuak anitzak dira: dena delakoaren ezaugarri bat nabarmentzea, hitz baten indarra arintzea, ironia eta errepikapenak saihestea, bereziki hitza testuan maiz agertzen denean (adibidez, Paris hiriari buruz ari gasrela, Paris behin eta berriz ez errepikatzeko, argiaren hiria erabiltzea).
Loturiko artikuluak
Lakonismoa eta lakonikoaLakonismoa (antzinako grezierazko lakonikos hitzetik, Esparta hiriburutzat zuen Laconia eskualdekoa literalki, hango herritarrek hitz laburrez mintzatzeko zuten ospeari erreferentzia eginez) zerbait modu labur, murritz eta neurritsuan, baina betetasuna…
Titanak eta titanideakGreziar mitologian, titanak eta titanideak Uranoren (Zerua) eta Gearen (Lurra) sei semeak eta sei alabak dira: semeak edo titanak, Zeo, Krio, Kronos, Hiperion, Japeto eta Ozeano; eta alabak edo titanideak, Mnemosine,Febe, Rea, Tea,Temis eta Tetis. Horien historia Hesiodoren Lanak…
Asianismoa eta atizismoaAsianismoa eta atizismoa Antzinaroko erretorikako eta poetikako aurkako bi estilo dira. Asianismoa estilo apaindu eta barrokoa izan zen, Asiatik eratorria, izenak berak adierazten duen bezala; gaitzetsitako estiloa izan…